2009-06-07
Kodaly-k erlaziorik dauka artearekin?
Hemen daukagun argazkiaren blog-a oso interesgarria iruditzen zait, artea eta hezkuntzaren lotura komentatzen duelako. Kodaly-k musika hezitzeko musika erabiltzen zuen, baina musikaren barruan dauden arlo guztiak ere, eta haietariko bat artea da, bere osotasunean. Musika bizirik dagoela esaten zuen , balore handikoa dela, pertsonaren garapenarentzat.
Nik egindako bideoa
Hemen daukagun bideo hau Youtubetik hartutakoa, guk sortutakoa da, musika hezkuntzako 2.mailan hautazko batean egin genuen ni eta nire taldekideak. Oso aproposa da ume txikientzako, musika emozio ezberdinekin lotzen dituelako. Honez gain, erabilitako guztia guk egindako materiala da, galtzerdiak, musikak, botoiak, kamerak...
Espero dut zuen gustokoa izatea, eta umeentzako erabilgarria izatea !
2009-06-06
Zer irakatsi behar da musikan?

-Musikan irakatsi behar dena ez da soilik, musika mintzaira eta teoria, beste gauza garrantzitzu batzuk ere lantzen dira.
-Sentitu
-Adierazi; ahotsa, mugimendua, instrumentua
-Musika lengoaia
-Soinua
-Melodia
-Armonia
Zer da Fononimia?
Kodaly-k bere metodoa aurrera eramateko Fononimia erabiltzen zuen.Fononimia, eskuen posizio zehatz baten bidez umeak nota musikalak ikastea da.Hau da, keinuen bidez soinuak adieraztean datza.
2009-06-05
FOLKLOREA: Kodaly-ren inspirazioa

Zoltan Kodaly-ren oinarria bere metodoan folklorismoa da, folklorea hartzen du oinarri bezala.
Baina zer da Folklorea ?
Herri bakoitzak sortu eta belaunaldiz belaunaldi igarotzen diren tradizio, legenda, ohitura, dantza eta abestiak izendatzeko erabiltzen da folklore hitza. Horrez gain, herri bakoitzaren nortasunari eusteko eta definitzeko balio izaten du.
Zoritxarrez, ahoz igortzen denez, gaur egun gordetzen diren estilo horretako abesti gehienak nahiko berriak dira, XX. mendean agertu ziren grabatzeko bitartekoen bidez gorde baitira.
Gehienak dantzatzeko dira eta tokian tokiko musika-tresnez jotzen dira. Melodia xumeak eta errazak direlako eta sortu dituzten taldeen emozioak eta sentimenduak adierazteko duten gaitasunagatik iraun dute bizirik. Honako gaiei buruzkoak izaten dira, besteak beste: Maitasun-abestiak, sehaska-kantak, lanari buruzko abestiak, narrazioak dituzten abestiak, kanta aberkoiak edo edanaren abestiak.
Musika folklorikoan hainbat musika-tresna erabiltzen dira. Folklorearen funtsa abestia izaten da, eta musika-tresnek zeregin funtzionalagoa dute. Horietako batzuk zerikusi estua dute bizimodu definitu batzuekin, eta horren adibide ditugu txirula eta artzainen bizitza. Beste batzuk nekazarien jaietakoak dira. Kornamusa , arkudun bihuela, zitara, gitarra eta biolinak landa inguruetako dantzak animatzen dituzte.
Folklorea Erkidego Autonomoetan
Gehien hedatutako bost generoetako bat jota dugu, Aragoi eta Nafarroa artean sortu eta Galizian, Euskal Herrian, Katalunian, Andaluzian, Extremaduran, Gaztela-Mantxan eta Gaztela-Leonen, Kanariar Uharteetan eta Balear Uharteetan zabaldua.

Kodaly metodoa, 4 bloke lantzen ditu.
Metodo honen barruak lau bloke landuko dira:
- Melodia
- Forma
- Erritmoa
- Armonia
Melodia
Bosgarren atal batean lau atal hauek landuko dira batera. Eskolan banatzerakoan, lehenengo mailan eskala “pentatoniko”arekin hasten dira eta sol-mi hirudun minorra interbaloa lantzen dute. Interbalo hau barneratuta dutenean “la” nota ikasten dute. (Sol-la-sol-mi). “sol-mi” bitarteari gehitzen diote tonu bat “la” notararte.
Bigarren mailan “sol-mi-la” ikasitako notak pentagraman idazten ikasiko dute. Klabea ez dute erabiliko notak edozein tokitan jarriko dute pentagraman errelatibitasuna mantentzeko.
“Do” nota sartzen dute eta bide batez “re” nota ere. Horrela, eskala pentatonikoaren notak ikasten dituzte: do, re, mi sol, la.
Hirugarren mailan “fa” eta “si” notak ikasten dituzte eskala diatonikoa egiteko aukera azalduz. Bitarte txikiak landuko dituzte “fa-mi”- “si-do”.
Laugarren mailan, aurreko kurtsokoa lantzen dute. Eskala diatonikoa kontzeptu bezala landuko dute.
Bosgarren mailan eredu erritmiko berriak landuko dituzte melodiarekin nahastuta.
Solfeo absolutuarekin, intonazioa fijoa eta notazioa ezagutuko dituzte, solfeo errelatiboarekin desberdinduz.
Seigarren mailan aldakariak sartuko dira (#, b) eta armaduran sartuko dira baita.
Erritmoa
Pultsu erregularra hartuko dela oinarri kontutan harturik.
Lehenengo mailan: pultsu batean sartzen diren beltzak eta kortxeak landuko dira.
Bigarren mailan: erritmoa denboraren unitate bezala: “azentua” pultsuaren barruan landuko da. 2/4 konpasa.
Hirugarren maila: 3/4 eta 4/4 konpasak landuko dituzte. Zatiketa txikiagoak ere landuko dituzte maila honetan (3/8, 2/8…)
Laugarren mailatik aurrera: beste erritmoak landuko dira, binario… eta folklorearen beste banaketa desb. (2/2, 6/8, 5/8…)
Armonia
1.eta 2. mailak: umeak zuzenduta daude belarri polifoniko batera. Polifonia lehen momentutik azaltzen da, landu ez arren. Ahots batez kantatzen bada beti (unisono), inoiz ezin izango da afinazioa zehatza lortu, horretarako lantzen dute polifonia.
3.mailan: intentzionalki lantzen da polifonia, ariketak, kanta errazak, kanonak… erabiliz.
4.mailan: modu erregular baten landuko da. Polifonia hori partiturekin eta abar.
Goi kurtsoetan errepertorio klasikoa, koroa eta pasaje polifoniko desb. landuko dira.
Forma
Formaren ideia lehen momentutik kantuen bitartez ikusten da. Oinarrizko formatutik hasi (gai bakarrekoak) eta forma nagusietara iritzi (sinfonia, sonata…)
Aurreko osagai guztiak kantuz eta entzunaldiez ezagutuko dira.
Kantua
Belarriz lantzen da. Entzun eta errepikapenez. Imitazioaz, Modu honetan, melodia, testua eta erritmoa batera daudela konturatuko da umea, baina bereizita aztertuko dituzte.
Keinu fononimikoak ere erabiltzen dituzte hasiera baten, entonatzeko arazorik ez dagoenean eta irakurtzeko gai direnean notazioa erabiliko dute.
“a primera vista” irakurketa lortzea izango de helburu nagusia
Orkestrako musika-tresnaak
Hona hemen klasean gure taldekideekin aurkeztutako multimedia.Multimedia hau, Okestrako musika renei buruzkoa da, sailkatuta familietan.Horrela musika tresnak ezgutuko ditugu, eta familietan ere sailkatuko ditugu. Honez gain, Orkestrari buruz ere gehiago ikasiko eta bertan nola dauden kokatutak instrumentuak ere. Multimedia hau, lehen hezkuntzako 6.mailarentzat zuzendua dago.
Orkestra
View more OpenOffice presentations from garbitxu.
2009-06-04
Suscribirse a:
Entradas (Atom)