Metodo honen barruak lau bloke landuko dira:
- Melodia
- Forma
- Erritmoa
- Armonia
Melodia
Bosgarren atal batean lau atal hauek landuko dira batera. Eskolan banatzerakoan, lehenengo mailan eskala “pentatoniko”arekin hasten dira eta sol-mi hirudun minorra interbaloa lantzen dute. Interbalo hau barneratuta dutenean “la” nota ikasten dute. (Sol-la-sol-mi). “sol-mi” bitarteari gehitzen diote tonu bat “la” notararte.
Bigarren mailan “sol-mi-la” ikasitako notak pentagraman idazten ikasiko dute. Klabea ez dute erabiliko notak edozein tokitan jarriko dute pentagraman errelatibitasuna mantentzeko.
“Do” nota sartzen dute eta bide batez “re” nota ere. Horrela, eskala pentatonikoaren notak ikasten dituzte: do, re, mi sol, la.
Hirugarren mailan “fa” eta “si” notak ikasten dituzte eskala diatonikoa egiteko aukera azalduz. Bitarte txikiak landuko dituzte “fa-mi”- “si-do”.
Laugarren mailan, aurreko kurtsokoa lantzen dute. Eskala diatonikoa kontzeptu bezala landuko dute.
Bosgarren mailan eredu erritmiko berriak landuko dituzte melodiarekin nahastuta.
Solfeo absolutuarekin, intonazioa fijoa eta notazioa ezagutuko dituzte, solfeo errelatiboarekin desberdinduz.
Seigarren mailan aldakariak sartuko dira (#, b) eta armaduran sartuko dira baita.
Erritmoa
Pultsu erregularra hartuko dela oinarri kontutan harturik.
Lehenengo mailan: pultsu batean sartzen diren beltzak eta kortxeak landuko dira.
Bigarren mailan: erritmoa denboraren unitate bezala: “azentua” pultsuaren barruan landuko da. 2/4 konpasa.
Hirugarren maila: 3/4 eta 4/4 konpasak landuko dituzte. Zatiketa txikiagoak ere landuko dituzte maila honetan (3/8, 2/8…)
Laugarren mailatik aurrera: beste erritmoak landuko dira, binario… eta folklorearen beste banaketa desb. (2/2, 6/8, 5/8…)
Armonia
1.eta 2. mailak: umeak zuzenduta daude belarri polifoniko batera. Polifonia lehen momentutik azaltzen da, landu ez arren. Ahots batez kantatzen bada beti (unisono), inoiz ezin izango da afinazioa zehatza lortu, horretarako lantzen dute polifonia.
3.mailan: intentzionalki lantzen da polifonia, ariketak, kanta errazak, kanonak… erabiliz.
4.mailan: modu erregular baten landuko da. Polifonia hori partiturekin eta abar.
Goi kurtsoetan errepertorio klasikoa, koroa eta pasaje polifoniko desb. landuko dira.
Forma
Formaren ideia lehen momentutik kantuen bitartez ikusten da. Oinarrizko formatutik hasi (gai bakarrekoak) eta forma nagusietara iritzi (sinfonia, sonata…)
Aurreko osagai guztiak kantuz eta entzunaldiez ezagutuko dira.
Kantua
Belarriz lantzen da. Entzun eta errepikapenez. Imitazioaz, Modu honetan, melodia, testua eta erritmoa batera daudela konturatuko da umea, baina bereizita aztertuko dituzte.
Keinu fononimikoak ere erabiltzen dituzte hasiera baten, entonatzeko arazorik ez dagoenean eta irakurtzeko gai direnean notazioa erabiliko dute.
“a primera vista” irakurketa lortzea izango de helburu nagusia
2009-06-05
Kodaly metodoa, 4 bloke lantzen ditu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario