2009-06-05

FOLKLOREA: Kodaly-ren inspirazioa


Zoltan Kodaly-ren oinarria bere metodoan folklorismoa da, folklorea hartzen du oinarri bezala.

Baina zer da Folklorea ?

Herri bakoitzak sortu eta belaunaldiz belaunaldi igarotzen diren tradizio, legenda, ohitura, dantza eta abestiak izendatzeko erabiltzen da folklore hitza. Horrez gain, herri bakoitzaren nortasunari eusteko eta definitzeko balio izaten du.
Zoritxarrez, ahoz igortzen denez, gaur egun gordetzen diren estilo horretako abesti gehienak nahiko berriak dira, XX. mendean agertu ziren grabatzeko bitartekoen bidez gorde baitira.
Gehienak dantzatzeko dira eta tokian tokiko musika-tresnez jotzen dira. Melodia xumeak eta errazak direlako eta sortu dituzten taldeen emozioak eta sentimenduak adierazteko duten gaitasunagatik iraun dute bizirik. Honako gaiei buruzkoak izaten dira, besteak beste: Maitasun-abestiak, sehaska-kantak, lanari buruzko abestiak, narrazioak dituzten abestiak, kanta aberkoiak edo edanaren abestiak.
Musika folklorikoan hainbat musika-tresna erabiltzen dira. Folklorearen funtsa abestia izaten da, eta musika-tresnek zeregin funtzionalagoa dute. Horietako batzuk zerikusi estua dute bizimodu definitu batzuekin, eta horren adibide ditugu txirula eta artzainen bizitza. Beste batzuk nekazarien jaietakoak dira. Kornamusa , arkudun bihuela, zitara, gitarra eta biolinak landa inguruetako dantzak animatzen dituzte.
Folklorea Erkidego Autonomoetan
Gehien hedatutako bost generoetako bat jota dugu, Aragoi eta Nafarroa artean sortu eta Galizian, Euskal Herrian, Katalunian, Andaluzian, Extremaduran, Gaztela-Mantxan eta Gaztela-Leonen, Kanariar Uharteetan eta Balear Uharteetan zabaldua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario